IDIAZABAL IDIAZABALgo GAZTAUDALETXEAAGENDABISITARIAKALBISTEAK

 › Kokalekua › Biztanleria › Historia › Datu Ekonomikoak › Planoak  › Mapa 


:: Kokalekua, hedadura, irispideak


Gipuzkoako hegoaldean dago Idiazabal, Goierriko bailaran; 29,5 Km2 lur hartzen ditu beraren mugapeak.

Donostiatik 45 kilometrora, N-1 errepideari jarraitu beharko dio Idiazabala heldu nahi duenak. Herrira jotzeko, kilometro pare bat lehenago dagoen bidegurutzetik sartu behar da.










:: Natur ingurunea

Lurreko materialak eta erliebea

Aro Kretazikoaren erdi aldera itsaspean itxuratutako materialez daude osatuak ia erabat Idiazabalgo lurrak; orain dela 112 milioi urte hasi zen prozesua eta 22 milioi urte geroago bukatu.
Higadura eragileek (haizeak, urak...) ordutik gaur egun arte higatu eta garraiatu dituzten materialak Oria eta Urtsuaranen ibar azaletan, behealdean, geratu dira jalkita.

Klima

43 graduko ipar latitudean egonik, Idiazabal bete-betean klima epelen eskualdean dago sartua. Itsasotik oso gertu (31 kilometro herri gunetik), Europako kontinentearen mendebaldean eta mendi artean dagoenez, klima atlantikoa da.

Landaredia

Beraz, klima atlantikoari dagokionez, neguan hostoa galtzen duten espezieek osatutako basoak dira nagusi.
Arboladi horien azpian, era askotako sastraka eta belarkiak egon litezke, lurzoruaren, argitasunaren eta abarren arabera.

Erreka eta ibai bazterrak
Haltzadia (haltza...)
600-700 m. arte
Baso atlantikoa (haritza, gaztainondoa, lizarra, hurritza, astigarra, zumarra, gorostia...)
Eguteran, 600-700 m. inguruan
Ameztia (ametza, gorostia, elorri zuria...)
600-700 m.tik gora
Pagadia (pagoa...)

Baso hauek kendu eta, beren ordez, beste espezie batzuk aldatu dira leku askotan. Beste batzuetan, ganaduarentzako larreak ugaltzeko, beste gabe, baso autoktonoak kendu egin dira; horrelakoetan, larre horiek abandonatu izan direnean, berezko basoa berretorri bitartean, ote, garo, txilar eta abarrez osatutako paisaia sortu ohi da.