IDIAZABAL IDIAZABALgo GAZTA UDALETXEAAGENDABISITARIAKALBISTEAK

 › Artzai-gazta › “Zumitz” Elkartea › Gaztaren eguna


:: “ZUMITZ” Elkartea


Egoitza: Kale Nagusia, 28 20213 IDIAZABAL
Tel: 943 187 589
E-mail: zumitz@euskalnet.net

1999. urtean, “Artzai-Gazta” elkarteko artzain talde batek, guztiak ere Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko gaztagileak, kalitatearen aldeko apustuari eutsiz, artzainek beraiek egindako gaztarik hoberenak aukeratzen hasi ziren. Aukeraketa-prozesu zorrotz hori bukatuta, “Zumitz” elkarteak “Latxa-Gazta” (etiketa beltza) eta “Zumitz” (etiketa berdea) eskaintzen dizkie kontsumitzaileei.

Produktu hauek martxotik abendura bitartean dastatzen eta sailkatzen dira. Dastatze horietan, aldez aurretik artzainek aukeratutako lote-laginei Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren dastatzaile ofiziala buru duen epai-mahai batek oniritzia eman beharko die. Aldeko epaia jaso dutenek “Latxa-Gazta” edo “Zumitz” egiaztagiria jasoko dute eta, horren baitan, etiketa beltza edo berdea jarriko zaie.

Zumitz elkarteak, aukeraketa-lan hori egiteaz gain, dasta-solasak bultzatzen ditu hainbat mailatan (elkarte gastronomiko, udaletxe...), artzainek egiten duten Idiazabalgo Gaztaren, produktu gozo eta dastamenaren aldetik konplexu horren ezaugarri sentsorialak sakonean ezagutuak izan daitezen.