IDIAZABAL IDIAZABALgo GAZTA UDALETXEAAGENDABISITARIAKALBISTEAK

 › Artzai-gazta › “Zumitz” Elkartea › Gaztaren eguna


:: Gaztaren eguna

Maiatzeko lehenengo igandea

1998az geroztik antolatzen da azoka hau Idiazabalen eta bertan kanpaina berriko gazta gazteak aurkezten zaizkio publikoari. Beren artaldeak Aralar, Aizkorri, Entzia, Gorbeia eta Urbasan dituzten artzain arabar, bizkaitar, gipuzkoar eta nafarrek edozein zaletu harritzeko moduko gazta-aukera zabala ematen diote dastatzera azokara hurbiltzen den jendeari.

Gazta-dastatze horretaz gain, zeinean publikoak bertan den gaztarik hoberenaren aukeraketa egiteko lehiaketa antolatzen baita, goizean zehar beste hainbat ekitaldi antolatzen da, besteak beste: gazta egiteko prozesuaren erakusketa, azalpenekin, mania egin eta dastatu, eskuz eta makinaz egindako motzaldiak, animalia-erakusketa (ardiak, euskal artzain-txakurrak, artzanorak), musika...

Horrek guztiak produktu aparta baten eta horrekin batera garatzen den bizimoduaren inguruan igande goiz atsegin eta interesgarria emateko aukera eskaintzen digu.