::
Gazta eguna 2005
VIII.
GAZTA EGUNA IDIAZABALEN
EGITARAUA
2005eko maiatzak 1
Apirilak 26, asteartea
19:30ean: Artzai Gaztaren egoitzan, Idiazabalgo gazta onaren izena
hitzaldia emango du Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak. Herrirako
egitasmo turistikoa aurkeztuko du.
Apirilak 28, osteguna
18:30ean: Mami lehiaketa. Jubilatuen Elkartean.
19:30ean: Ganbarako Tertuliak: Idiazabalgo gazta menditik mundura.
Juan Mari Arzak eta Martin Berasategi sukaldarien eta Domingo Goiburu
eta J. Aranburu herriko artzainen arteko hizketaldia. Pilar eneko
ganbaran.
Apirilak 29, ostirala
22:30ean: Ezetz lepoa jarri lana antzeztuko du Kanpingags taldeak
pilotalekuan. Illati euskara elkarteak antolatutako ekitaldia da.
Apirilak 30, larunbata
19:00etan: Felix Pastor Zamorarraren hitzaldia, Zamorako Denominazioko
partaideak bere egoeran berri emango digu.
21:00etan: Herri afaria Axari elkartean.
Maiatzak 1, igandea, Gazta Eguna
10:00etan: Artzainek postuak irekiko dituzte.
11:00etan: Herriko artzainak gazta egiten hasiko dira era zahar
eta modernoan.
11:30ean: gazta ketzen eta ardi mozten ikusteko modua izango da,
eskuz eta makinaz.
13:00etan: Omenaldia Tomas Katarain herriko artzaiari.
13:30ean: Sari banaketak: VI.mami txapelketa, postu dotoreenari,
gazta onenari.
Arratsaldean: Urrezko aizkoraren kanporaketa, Nazabal- Arrospide
Ondoren, txaranga ibiliko da herriko kaleetan.
Oharrak:
Goiz partean:
- Gazta debalde dastatzeko aukera izango da.
- Gazta onena eta postu dotorenari sari bana emango zaie, bildutako jendearen iritzia kontutan hartuta.
- Kanpoko denominazio gonbidatua: “Denominación de queso Zamorano”
- Trikitilariek eta txistulariek giroa alaituko dute.
- Hainbat artisau egongo dira beraien lanak erakusten.
- Hainbat jaki eta edari puesto egongo da.
- Euskal artzi txakurrak eta “Mastin”arrazakoak erakusgai.
- Herritarrei artzi jantziekin jantzita irtetzea eskatzen zaie.

|