IDIAZABAL IDIAZABALgo GAZTA UDALETXEAAGENDABISITARIAKALBISTEAK

 › Artzai-gazta › “Zumitz” Elkartea › Gaztaren eguna


:: Artzai-gazta

Egoitza: Kale Nagusia, 28 20213 IDIAZABAL
Tel: 943 187 760 – 943 187 129
E-mail: artzai@ccae.es
www.artzai-gazta.net


“Artzai-Gazta” Artzain gaztagileen elkarteak 1994az geroztik, sortu zenetik alegia, Idiazabalen du bere egoitza.

Elkarte honek latxa edo Karrantza arrazako ardiek ematen duten esnearekin gazta egiten duten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 130 artzain baino gehiago biltzen ditu. Bazkideetatik gehienak “Idiazabalgo Gazta” Jatorrizko Izendapenera atxikita daude.

Elkartearen helburua gaztaren kalitatearen alde lan egitea da eta, aldi berean, artalde bakoitzaren kokapen geografikoaren araberako klima, landaretza eta beste hainbat alderdiren ondorioz, ardien elikadurak esneari ematen dioten ezaugarriak kontuan hartuta, artzain bakoitzaren produktuak duen nortasuna bultzatzea. Gure gaztak egiterakoan erabilitako esne gordinak, azienda bazkatzen den mendien berezitasuna ematen die gazta horiei. Horrez gain, gazta egiterakoan artzain bakoitzak bereei ematen dien “ukitu pertsonala” gehitzen badiogu, produktu bakar batean, gaztan hain zuzen ere, ahogozo beteko ñabarduraz jositako kalitate goreneko produktua lortuko dugu.