IDIAZABALIDIAZABALgo GAZTAUDALETXEAAGENDA BISITARIAK ALBISTEAK

 › Garraioak › Pertsonaia ospetsuak › Eraikin aipagarriak › Ibilaldiak  › Festak › Irudiak


Beste batzuk


:: Miguel Abendaņo (1617-1688)



Jesuita egin eta Lagundiak Gaztela aldean zituen ikastetxeetan zuzendari ardurak hartuta ibili zen. Erlijio liburu bat baino gehiago idatzi zuen; ezagunena, “Divina ciencia de la predestinación”.

Ignacio Iparraguirrek dioenez, Inkisizioko Auzitegian aritu zen kalifikatzaile lanetan, nahiz eta auzitegiak berak bere liburuak ere debekatu izan. Auzitegi hori 1478an sortua zen, Elizaren barnean heresiak eta fede katolikoaren zuzentasunaren aurkako jokabideak epaitu eta zigortzeko; gupida gabe eta zigor ikaragarriak ezarriz jokatu zuten Inkisizioko epaileek mende askoan.


:: Francisco Azurmendi (?-1798)



XVII eta XVIII. mendeetan milaka erretaula eta eskultura egin ziren Gipuzkoako elizetan jartzeko; barrokoaren –eta, azken aldian, neoklasikoaren- urrezko garaia izan zen. Era askotako lanbideak sortu eta garatu ziren eta maisu asko aritu zen horietan. Lan horiek egiteko erremateetara aurkeztu eta bere eskaintzak egin ohi zituzten, lana non hartu, batetik bestera ibiliz.
Francisco Azurmendi idiazabaldarra maila oneko erretaula eta eskulturgilea izan zen; liburu askotan “Felipe” deritzoten arren, I.Cendoyak azaldu du, “Francisco” izan zela.
Estilo barrokoaren azken arnasaldian hasi zen lanean (Olaberriko elizan), baina gero neoklasikoan aritu zen Gipuzkoako famatuena izateraino ere. Horregatik, hainbat elizatan egin zuen lan: Ataunen, Mutiloan, Alegian, Donostiako Santa Marian, Santa Teresan eta San Frantziskon, Errenterian, Amasan, Andoainen, Lezon, Beran, Altsasun...

::
Jose Antonio Iparragirre (XVIII. mendea)


Eskulturagilea izan zen hau ere. Idiazabalen jaio eta Seguran ere bizi izan zen. Bera lanean hasi zen garaian –1735 aldera- barrokoko Churriguera maisuaren eskola zen ospetsuena eta haren ildotik aritu zitzaigun Idiazabalgo elizako bi erretaulatan (San Ignaziorena eta Jesusen familiarena egin zituen) eta Beasainen; gero rococo estiloan aritu zen Astigarretako elizan.

::
Demetrio Jauregialzo Muxika


XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran beste idiazabaldar askok egin zuten bezala, Ameriketara emigratu zuen –Argentinara- bizimodu hobe baten bila. Hemengo baserri ekonomia goia jota zegoen eta, zeuden bizibideak kontuan izanda, jende gehiegi zegoen. Europako beste nekazari eskualde askotan bezala, irtenbidea beste kontinente batzuetara joatea izan zen.

Joandako batzuk aberastea lortu zuten; horietako bat izan zen Demetrio Jauregialzo. Idiazabala itzuli eta etxe ederra egin zuen (Pilarrenea).

Argentinan zituen lurretan, berriz, Kordobako probintzian, trenbideko geltokiaren ondoan herri bat eraiki zen (1910ean hasita) eta “Idiazabal” izena jarri zion; 1.800 bizilagun inguru ditu gaur egun.

::
Marcelino Lardizabal Agirrebengoa (1879-1958)


Bere garaiko beste asko bezala, apaiz egin zen. 1923-43 bitartean Kolonbian ibili zen misiolaritzan, San Jorgeko prefektu apostoliko izanik (gotzainaren pareko, beraz). Itzuli zenean, Misioetako Apaizgaitegiko Bikario Nagusi izan zen.

.: Mateo Muxika Urrestarazu (1870-1968)
.: Miguel Antonio Zumalakarregi (1773-1867)