  

::
Entzute handiko idiazabaldarrak 
Edozein giza jardueratan gertatu ohi da, banaka batzuk nabarmendu
egiten direla edo, beharbada -gero, aurrerago- beste batzuk nabarmen
agerrarazten dituztela. Baina, modu berean -bere jardunean ahalegin
betean aritu arren- beste askoren izenak betiko ahaztuta geratu
ohi dira. Garbi dago, gertatutakoak esplikatzeko garaian, lehenen
ekinbidea bezala dela beharrezkoa besteena ere gogoan izatea.
Hala eta guztiz, liburuetan hala jasota dagoenez, egindakoengatik
Idiazabaldik kanpora ere esanahiren bat izan edo nolabaiteko paperen
bat jokatu izan duten pertsonak bildu egin dira. Ez du esan nahi
horrek, besteak baino gehiagokotzat jo behar ditugunik eta, areago,
komeni da gogoan izatea, beste askoren lanik gabe, berek ere ez
zutela horrelakorik egingo.
Beraz, esan ohi denez, atal honetan, “dauden guztiak, izan,
izan dira; baina, egon, ez daude izan diren guztiak”.
.: Mateo Muxika Urrestarazu
(1870-1968)
.: Miguel Antonio
Zumalakarregi (1773-1867)
.: Beste batzuk
|
| |
|