  

Idiazabal ezagutzeko ibilaldiak
:: Herrigunea
eta ingurua ezagutzeko 
Idiazabal ordubetean
Idiazabal izan dena eta gaurko egunean dena ezagutu nahi duenarentzat
ezinbestekoa. Herriko monumentu, bilgune eta zerbitzu nagusiak ikustearekin
batera, parke edo egonlekuren batean, patxadan, atsedenaldi bat
hartuz egitekoa.
Plazatik (Udaletxea) abiatu eta Gernikako Arbolaren parke txikitik
igaroz, goi aldeko palazioetaraino joan: Jauregialzorenea, Pilarrenea
eta Bere Naia.
Gero, beherakoan, Muxikarene ondoko hilarria ikusiz, Zelaako etxearen
paretik, A.Iparragirre eskola eta kiroldegia alde batean utziz,
Kalbarioko ermitarantz jo.
Artzainaren monumenturaino iritsi eta Mikel goiaingeruaren plaza
eta eliza bisitatu. Gero, Txomenarene ondotik pasatuz, Kale Nagusian
sartu. Torre eta Mediku Etxearen artetik pasatuz, aurrera segi eta
Toki Eder palazioa goian dela, Maugiako jauregiraino joan; plaza
aldera itzuli beheko bidetik; Igarondo ondoan pilotalekua, igerilekua
eta kultur etxea ikusiz, plazan bukatu. |
::
Santamariekerako muinoetan barrena, Olaberrirao 
Idiazabalgo baserri aldea zer izan den eta zer den arnasteko, ordu
pare bateko begiratu-ibilian, konturatu gabe egitekoa.
Eliza ondotik Gurutzetara doan bidea hartu; Otazabalgo kanposantuaren
ondotik pasatu eta, Gurutzetako baserrira iritsitakoan, Albitsu
eta Antiara doan bidea hartu, Gorrotxategiren oilategia alboan utziz.
Gurutzetako ermita.
Gurutzetako ermitara iristeko, nahi bada, Kale Nagusian behera joan
eta Ondramuñora jo liteke; hango gaztandegitik igaroz, segi
Gurutzetako ermitaraino.
Gurutzetako ermitaren ondotik, Antiatik behera doan estrada zaharrean
sartu beherantz. Artsugaratseko zubia igaroz, Nafarrasagasti aldera
igo. Oiarbideko jauregiraino jarraitu eta, handik, zuzenean Olaberrira.
|
::
Urbizuko gaineko ikusmiran: Idiazabaldik Goierri osora salto.

|
Ordu pare batean, Idiazabalgo –eta Goierri osoko-
ibar eta mendiak usaintzeko.
Plazatik abiatu, beheko bidea hartu. Maugia eta Kalbario behekoa
ikusiz, Katea eta Mandiolatza ondotik, Urbizura igo (hilarria Urbizu
erdikoan). Zelandietaraino joan eta Arimasagastira jaitsi. Bueltakoan,
San Ignazioren ermita eta Oria Errotea bisitatu; gero, berriro ere,
beheko bidetik itzuli kalera.
|
 |
::
Urtsuaran: bestelako mundu bat bizi behar dugulako.

Urtsuaran errekaren sorbururantz, ordu pare batean kaleko estuasuna
eta presa ahaztuta ibiltzeko; eta berpizteko.
Olatik abiatu. Santa Engraziaren elizaraino joan eta, aurrerago,
Goikoetxealde ikusiko dugu. Aurrera segitu Lizardiraino. Itzulera
bide beretik egin Goikoetxealderaino. Handik Bustarolatzara igo
eta Pagoeta paretik jaitsi Elizaldera aurrena eta handik Olara berriro. |
| |
|
|