IDIAZABALIDIAZABALgo GAZTAUDALETXEAAGENDA BISITARIAK ALBISTEAK

 › Garraioak › Pertsonaia ospetsuak › Eraikin aipagarriak › Ibilaldiak  › Festak › Irudiak


   
:: Indianoen palazioak

Aipatu gabe ezin utzizkoak dira etxeok Idiazabalen. XIX. mendearen azken aldera Ameriketako bidea hartu zuten idiazabaldarren artean batzuek behintzat dirua egin zuten eta, jaioterrira itzultzean, zenbait palazio eraiki zituzten, bere parke eta guzti.
Batzuk herriko gunean bertan daude eraikiak eta beste batzuk lehenago errepide izanaren alboetan, urrutixeago. Hona beren xehetasuna:

Txomenarenea

Gaur egun, egin zutenean baino solairu bat gehiago duten Floreaga eta Arraizenea XX. mendearen hasieran eginak dira.
Pilarrenea
Ameriketan aberastutako indiano batek egindako etxea. Udalak erosi eta zenbait zerbitzu (jubilatuen elkartea...) biltzen ditu gaur egun

Geroxeago eraikiak, Loidizelai (“Jaso”ren lekuan zegoen), Zubialde (mojen komentu gure egunotan), Pilarrenea (jubilatuen etxea), Jauregialzorenea, Lardizabalenea (Toki Eder gaur egun) eta Toki Alai 1920-30 urteen inguruan altxatu zituzten.
 
Bere Naia (1940 ingurukoa) eta Aizkorri (1980) berrixeagoak dira.

HerrigunekoakJauretxeakBeste eliza eta ermita batzukBeste batzuk