IDIAZABALIDIAZABALgo GAZTAUDALETXEAAGENDA BISITARIAK ALBISTEAK

 › Garraioak › Pertsonaia ospetsuak › Eraikin aipagarriak › Ibilaldiak  › Festak › Irudiak


Herrigunekoak

::
Mikel Goiaingeruaren eliza

Herriko monumentu ikusgarriena, zalantzarik gabe. Eliza hau mende askoan Lazkaoko jaunaren nagusigopean egon zen.
Aditu gehienen ustez, Gipuzkoako ate sarrera erromaniko-gotiko ederrenetakoa du (XII-XIII. mendeen artekoa).
  Mikel goiaingeruaren eliza eta Goiko Plaza 1930 aldera
Ate alboetan grabatu eta zizelkatutako geometri zeinu bitxiek beraren antzinatasuna eta ikonografi tradizio zaharrekiko zerikusia erakusten dute; batzuen ustez, ordea, ez da zuzena zeinu horiek erromanikoaren tradizioarekin lotzea.
Bataio pontea Gurutzetako ermitatik ekarria omen da, oso aspaldikoa, beharbada, bera ere. Bada, ordea, beraren taxuak XII-XVI. mendeetako beste zantzu batzuekin zerikusia duela pentsatzen duenik ere.Barnealdea gurutzadura ganga ederrez estalia dago; XVII. mendean bukatu ziren.
  Elizako ate nagusiaren alboko irudia

Barnealde zabalean, berriz, Miguel Irazustak diseinatu eta Jose Antonio Iparragirrek egindako erretaula barroko ikusgarriak eskultura irudi bikain asko ditu; Juan Bautista Mendizabalek eginak dira gehienak eta baliteke Mikel Goiaingeruarena Salvador Carmonarena izatea. XVIII. mendeetan bukatu zen erretaulako lan guztia.
  Elizako ate nagusiaren alboko irudi geometrikoak
 
:: Plaza Nagusia

Herriko bihotza. Hemen dago Udaletxea; 1925-30 inguru arte, herriko Ostatu zaharra ere bai.
Plaza bera, Ostatua bota zenean zabaldu zen; 1984an berritu bat eman eta gaurko egunean duen itxura hartu zuen (kiosko zaharraren ordez ere berria eginez). 1955 aldera udaletxe zaharraren lekuan orain dagoena egin zen, arkupe eta guzti.
  Udaletxe zaharra. 1955 aldera bota zuten gaurko egunekoa egiteko
 
:: Kultur Etxea

1925. urtean eraikia da. Eskola etxea izan zen 1980 ingurura arte; geroztik (1984tik), Kultur Etxe, herriko liburutegia, gaztetxea, musika eskola eta beste zerbitzu batzuk bilduz. Itxura handiosa du plazatik begiratuta. Eraikin sendoa, harri eta zurez, aspaldiko joerei segituz egina.

:: Torre

Bere goiburuan, aspaldiko jauretxeen taxua hartzen zaio berehala. Nolanahi ere, 1925 urte inguruan aspaldiko Torre berriaren leku berean berreraikia da.

Indianoen palazioakJauretxeakBeste eliza eta ermita batzukBeste batzuk