IDIAZABALIDIAZABALgo GAZTAUDALETXEAAGENDA BISITARIAK ALBISTEAK

 › Garraioak › Pertsonaia ospetsuak › Eraikin aipagarriak › Ibilaldiak  › Festak › Irudiak


Beste eliza eta ermita batzuk

:: Urtsuarango Santa Engrazia


1860. urte inguruan eraikia da. Hain auzo txikia izanik, eliza dotorea egin zuten urtsuarandarrek, lehenago zegoen Mikel goiaingeruaren ermitaren ordez. Segurako Santa Engraziari parroki izaera kendu eta santu beraren babesean jarri zuten berea.

:: Gurutzeta

Herriarena da eta, berari erantsita, lehenagoko serora etxea du (Serotegi). Andre Mariari eskainitako ermita hau herriko interesgarriena dugu. Egitura errektangeluarra du eta zurezko sabai interesgarri bezain ederra du. Erretaula XVII. mendekoa da eta Ama Birjinaren irudia gotikoa da (XIII-XIV. mendekoa).
Pablo Gorosabelek idatzi zuenez, tradizioaren arabera, ermita hau izan omen zen Idiazabalgo lehen eliza. 1972. urtean berritu egin zuten.

:: Kalbarioko Gurutze Santua

Hau ere herriarena da. Aipagarria da burdinazko ate sarrera zabala. Ermitaren atzealdean kanposantu zaharra egon zen eta, orduan, beraren kapera gisa erabili zuten.

:: Santa IsabeL

Eztenaga Torrekoa da.

:: San Esteban. Akutaingoa.

Galduta daude bertako erretaulako irudiak eta abandonatuta dago.

:: San Ignazio.

Oriako ermita honek XVII. mendeko erretaula du, San Ignazioren irudiarekin.

HerrigunekoakIndianoen palazioakJauretxeakBeste batzuk