IDIAZABALIDIAZABALgo GAZTAUDALETXEAAGENDA BISITARIAK ALBISTEAK

 › Garraioak › Pertsonaia ospetsuak › Eraikin aipagarriak › Ibilaldiak  › Festak › Irudiak


:: Errotak

Oriako baserrian dago Idiazabalen geratu den errota bakarra. Uharka, aldaparoa eta rresneria guztia bere hartan gorde ditu.
Oraintsu arte (1950-60), beste errota mordoxka bat ere aritu da lanean Idiazabalen, baina beren osagarri gehienak galbidean daude. Urtsuarango Olakoaren osagarri batzuk eta Arimasagastiko uharka bakarrik gorde dira horietatik.

:: Burdinolak

Urtsuarango Olako baserrian zegoenaren eraikinaren pareta batzuk bakarrik daude ikusgai gaur egun, Idiazabalen egon ziren lauzpabost burdinoletatik.

:: Baserri aipagarriak

Baserri etxe franko aipatuko genituzke hemen, baina, lekurik ezean, hona banaka batzuk:

Iruingoena eta Iruin bengoa

Baserri handiak dira eta zati batzuetan ageri dute, oraindik ere, lehenagoko taxua.. XVI. mendekoak izango dira.

Goardia

Aipagarria da lau isuriko teilatua eta berari eusteko dauzkan habeen armadura. XVIII. mendekoa da gaur egungo eraikina.

Kalbario

Aurrekoaren antzeko ezaugarriak ditu eta hau ere XVIII. mendean egina da. Harrizko gurutze interesgarri batzuk daude beraren ondoan

Mandiolatza

XVIII. mendearen bukaera aldera egina hau ere. Oreka handiko eraikina, sarreran puntu erdiko bi arku dituena.

Urbizu Gerriko

Agerian du, oraindik ere, aspaldiko baserrien aurre aldeko egitura: harria behean eta oholez itxita ganbara aldea. XVI. mende ingurukoa.

Beste batzu

Lima fabrikako etxea

Patricio Echeverríaren lantegi izandakoan, bulegoak eta etxebizitza bat biltzen zituen eraikina nabarmentzen zen kanpotik begiratzen zuenarentzat; lantegia desagertuta ere, eraikin hori gorde egin da.
Europa osoan indarra hartu zuen mugimendu arrazionalistaren ildoan egindakoa da, 1940 aldera; alferrikako apaingarriak utzi eta eraikuntzan erabilitako materialen beren izaera eta eraikinaren funtzionalitatea beste ezer baino lehen daudela ikusten da.

HerrigunekoakIndianoen palazioakJauretxeakBeste eliza eta ermita batzuk