  

|
::
Urteko ekintzak  |
| |
Urtarrilak 1, urte berriari harrera eginez herriko aguazilak
ardoa banatzen du udaletxeko arkupetan.
Urtarrilak 5, Errege Magoak Kabalgatan herriari
bira emanaz haurren ilusio eta ametsak egi bihurtzen saiatzen dira.
Otsailak 3, San Blas herriko patroia da eta
urteko festarik handiena, egun honetan erroskila bedeinkazioa izaten
da, egun honen inguruan kultur eta kirol ekitaldi ugari antolatzen
dira adin guztietako herritarrak partehartu dezaten.
Ihauteriak
San Adriango ermitara prozesioa Corpus Chisti
aurreko igandean, usadio zaharrari eutsiz Idiazabalgo herritarrak
meza entzun ondoren Zegamara heldu eta alkateek makilak aldatuko dituzte
eta gauza txistulariekin dantzaldia izango da, gauza bera gertatuko
da Segurara heltzean, ondoren Idiazabalgo Mikel Deunaren elizan bukatuko
da ospakizuna. Iluntzean ardoa banatuko da udaletxeko arkupetan.
Maiatzeko lehen igandean Gazta Eguna; egun
honetan ardi latxaz egindako gaztaia izaten da dastatzeko, gaztarik
gustokoena aukeratzeko lehiaketa herrikoa antolatzen da, gazta egiten
modu zahar eta modernora, bertsolariak, trikitixa, artisauak...
Udaberrian egun jakinik ez izan arren Artisa
Eguna ospatzen da, artisau langintza ezberdinak aukeratu eta beraien
trebeziak erakusten izaten dira egun guztian zehar.
Ekainak 23 San juan sua ospatzen da, herriko
gazteek San Juan suaren inguruan dantza egin eta akelarre bat antzezten
dute,hau dena txalaparta soinuez eta kondaira baten ingruan.
Uztailak 31 San Ignazio auzoko jaia, egun
hauetan mus txapelketa, músika eta San Ignazio egunean ermitan
meza eta ondoren hamaiketakoa inguratutako guztientzat.
Abuztuak 15 Ama birjiñaren eguna Gurutzetako
Andre Maria ermitan meza eta ondoren hamaiketakoa bertan bildutakoentzat.
Irailak 29 San Migelak Urtsuaran auzoko jaiak
asteburu osoan zehar mus txapelketa, herri kirol eta ardikia eta odolkiak
dastatzeko aukera paregabea.
Abenduak 24, Olentzero eguna herriko abesbatzaren
kontziertoa herriko plazan Olentzeroaren etorrerarekin batera. Egun
guztian zehar herriko haur eta gazteak gabon kantak abestuz ibiltzen
dira etxez etxe.
|
|