- Gau bakoitzeko prezioa: 20€
- Fidantza: 100€
- Bertan sartzen den taldean, gutxienez Partzuergoko udalerri batean erroldatutako lagun bat egon behar du, hau izango delarik arduraduna.
- Gehienez, 8 lagun egon ahal izango dira.
- Txabola kanpoan ezingo da akanpatu.
- Talde aldaketa dagoen bakoitzean Inazio Urbizu basozainak txabola egoera eta baldintza egokietan utzi den ziurtatuko du. (Tel.: 608 77 11 32)
- Udaleko txandak hamabost egunekoak izango dira apirilaren 1etik aurrera eta txanda-ordena honakoa izango da:
Apirilaren 1- 15 Idiazabalgo Udala
Apirilaren 16-30 Segurako Udala
Maiatzaren 1-15 Asparrenako Udala
Maiatzaren 16- 31
Ekainaren 1-15 Donemiliagako Udala
Ekainaren 16-30 Zeraingo Udala
Uztailaren 1- 15 Idiazabalgo Udala
Uztailaren 16-31 Segurako Udala
Abuztuaren 1-15 Asparrenako Udala
Abuztuaren 16- 31
Irailaren 1-15 Donemiliagako Udala
Irailaren 16-30 Zeraingo Udala
Urriaren 1- 15 Idiazabalgo Udala
Urriaren 16-31 Segurako Udala
Azaroaren 1-15 Asparrenako Udala
Azaroaren 16- 31
Abenduaren 1-15 Donemiliagako Udala
Abenduaren 16-31 Zeraingo Udala
- Idiazabali egokitutako datetan beste udalerrietako partzuergokideek ere izena eman ahal izango dute, baina zegamarrek izango dute lehentasuna.
- Izen-ematea, gutxienez eskatutako data baino hilabete lehenago egin beharko da. Data bererako lehentasun maila bereko erreserba bat baino gehiago baleude, hauen artean zozketa egingo da izen-emate epea amaitzean. Zozketa egin ondoren, erreserba-zerrenda kaleratuko da. Zozketan zorteko izan denak, aste beteko epea izango du fidantza ordaindu eta erreserba formalizatzeko.
Jarritako epean inork erreserbarik egiten ez badu, epea pasata udaletxeara etortzen den lehen interesatuarentzat erreserbatuko da.
OHARRA: Maiatzaren 15etik 31rako tarterako izena eman nahi izanez gero, hilabeteko epea jadanik pasata dagoenez kasu honetan, datorren maiatzaren 10era arteko epea izango da izen-ematea egiteko.
- Erreserba egin dutenek, bertaraino kotxez joatea baimenduko dien txartel bat eta langako giltza eskuratu ahal izango dute hala nahi izanez gero.
- Egonaldiaren ordainketa giltza jasotzean egingo da orduan eskuratu ahal izango dira kotxez pasatzeko baimena eta langako giltza ere.
- Txabola gehienez lau lan egunez edo hiru jai egunez alokatu ahal izango da. Dena den, hurrengo egunetarako eskaerarik egongo ez balitz, egonaldia luzatzeko aukera izango litzateke.
- Ostirala baino lehen hasitako egonaldiek txabola libre utzi beharko dute ostiraleko eguerdiko 12:00etarako astebururako prest izan dadin.
- Fidantza izena ematean ordaindu beharko da. Fidantza honekin ordainduko dira sor litezkeen kalteak, garbitasun gastuak eta erabilitako egurra.
- Zaborra (beira, ontziak, organikoa…) herriko edukiontzietara jaitsi beharko da.