“Milla zazpieun, iruroguei ta hamasei-garren urte inguruan, catamotz izugarri bat arrapatu zuten Idiazabal-co artzaiac cepoan Aranzazu mendian. Eiz caltarquitsu au icusiric aiñ andia, nere aitac pisatu izan ceban guizon ascoren aurrean bera iruroguei ta emezortzi libra.Guztiz ceban colore gorri oritaraco ederra, bere picort beltch distiatuaquin unetic unera or emen chit egoqui apaingarritua; bañan beraren ortz aguiñac, sudurmintzetaco bizar lodi gogorrac, eta azcazal luce cacotu zorrotzac icusi ta beste baque, ezurretarañoco icara sartu zequioquean edoceñi”.
IZTUETA, Juan Ignacio, Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia, Donostia, 1847.