Giza jardunaren eraginik izango ez balitz, berez, ondoko eskualdeok bereiziko lirateke Idiazabalgo mugapean:
| Erreka eta ibai bazterrak | 600-700 m. arte | Eguteran, 600-700 m. inguruan | 600-700 m.tik gora |
| Haltzadia (haltza...) | Baso atlantikoa (haritza, gaztainondoa, lizarra, hurritza, astigarra, zumarra, gorostia...) | Ameztia (ametza, gorostia, elorri zuria...) | Pagadia (pagoa...) |
Beraz, klima atlantikoari dagokionez, neguan hostoa galtzen duten espezieek osatutako basoak dira nagusi.
Arboladi horien azpian, era askotako sastraka eta belarkiak egon litezke, lurzoruaren, argitasunaren eta abarren arabera.
Baso hauek kendu eta, beren ordez, beste espezie batzuk aldatu dira leku askotan. Beste batzuetan, ganaduarentzako larreak ugaltzeko, beste gabe, baso autoktonoak kendu egin dira; horrelakoetan, larre horiek abandonatu izan direnean, berezko basoa berretorri bitartean, ote, garo, txilar eta abarrez osatutako paisaia sortu ohi da.
