Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Idiazabal

?

Baserri aipagarriak 

Baserri etxe franko aipatuko genituzke hemen, baina, lekurik ezean, hona banaka batzuk:
• Igarondo
Herri gunean dago. Berri samarra da (XVIII. mendekoa); oreka handiko egitura. Mateo Muxika Gasteizko gotzain izandakoaren jaiotetxea da.
• Iruingoena eta Iruin bengoa
Baserri handiak dira eta zati batzuetan ageri dute, oraindik ere, lehenagoko taxua.. XVI. mendekoak izango dira.
• Goardia
Aipagarria da lau isuriko teilatua eta berari eusteko dauzkan habeen armadura. XVIII. mendekoa da gaur egungo eraikina.
• Kalbario
Aurrekoaren antzeko ezaugarriak ditu eta hau ere XVIII. mendean egina da. Harrizko gurutze interesgarri batzuk daude beraren ondoan
• Mandiolatza
XVIII. mendearen bukaera aldera egina hau ere. Oreka handiko eraikina, sarreran puntu erdiko bi arku dituena.
• Urbizu Gerriko
Agerian du, oraindik ere, aspaldiko baserrien aurre aldeko egitura: harria behean eta oholez itxita ganbara aldea. XVI. mende ingurukoa.


| Plaza Nagusia, 3 - (20213). Telefonoa:943 187100, Faxa:943 187143 | Idiazabalgo Udala. IFK P2004800E