Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Idiazabal

?

Beste eliza eta ermita batzuk 

Urtsuarango Santa Engrazia

1860. urte inguruan eraikia da. Hain auzo txikia izanik, eliza dotorea egin zuten urtsuarandarrek, lehenago zegoen Mikel goiaingeruaren ermitaren ordez. Segurako Santa Engraziari parroki izaera kendu eta santu beraren babesean jarri zuten berea.

Gurutzetako Andre Maria
Gurutzetako Andre Maria
Gurutzeta

Herriarena da eta, berari erantsita, lehenagoko serora etxea du (Serotegi). Andre Mariari eskainitako ermita hau herriko interesgarriena dugu. Egitura errektangeluarra du eta zurezko sabai interesgarri bezain ederra du. Erretaula XVII. mendekoa da eta Ama Birjinaren irudia gotikoa da (XIII-XIV. mendekoa).
Pablo Gorosabelek idatzi zuenez, tradizioaren arabera, ermita hau izan omen zen Idiazabalgo lehen eliza. 1972. urtean berritu egin zuten.

 Kalbarioko Gurutze Santua

Hau ere herriarena da. Aipagarria da burdinazko ate sarrera zabala.
Ermitaren atzealdean kanposantu zaharra egon zen eta, orduan, beraren kapera gisa erabili zuten.

Santa Isabel

Eztenaga Torrekoa da

San Estebanen ermitako Ama Birjina
San Estebanen ermitako Ama Birjina
San Esteban Akutaingoa

 Galduta daude bertako erretaulako irudiak eta abandonatuta dago.

San Ignazio

Oriako ermita honek XVII. mendeko erretaula du, San Ignazioren irudiarekin.


| Plaza Nagusia, 3 - (20213). Telefonoa:943 187100, Faxa:943 187143 | Idiazabalgo Udala. IFK P2004800E