Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Idiazabal

?

Jauretxeak 

Badira hiruzpalau baserri, besteen aldean dotorezi zantzu bereziak erakusten dituztenak. Etxeko jaunek diru pixka bat izan nonbait eta baserri tradizionalen itxurarekin zerikusi handirik ez duten jauregi tankerako eraikinak egin bide zituzten; taxu barrokoa dutelarik -Eztenagakoa kenduta, beharbada- XVII-XVIII. mendeetan eginak izango dira.

Arimasagastiko etxeko armarria
Arimasagastiko etxeko armarria

• Maugia
Oin karratua eta lau isuriko teilatua dituen eraikin dotorea, harlanduz eta adreiluz egina du aurrealde guztia; hiru solairu. Puntu erdiko arkudun hiru ate ditu, armarri bikain baten azpian. Goi aldean, lehenagoko galeriaren bateko beste arku batzuk ere ikusten dira.
• Oiarbide
Etxe karratua hau ere; bi solairu. Aurreko eta aldameneko sarreretan, hainbat ate puntu erdiko arkudunak, baina batzuk paretaz itxiak. Armarri barrokoa ageri-agerian.
• Arimasagasti
Aurrekoen taxukoa hau ere, oin karratua, bi solairu eta armarria aurrealdean. Berritu –eta itxuragabetuxea ere- du atzealdea, edozein moduz.
• Eztenaga Torrea
Oin karratua, baina –aurrekoen aldean- azalera txikiagoa eta bi isuriko teilatua; bi solairu. Armarriaz gain, aipagarriak itxura konopialeko bi leiho. Osagarri horien guztien itxura ikusita, beste etxeak baino antzinagokoa dela pentsatu beharko genuke, beharbada, Erdi Aroko dorretxeekin zerikusia izan zuena


| Plaza Nagusia, 3 - (20213). Telefonoa:943 187100, Faxa:943 187143 | Idiazabalgo Udala. IFK P2004800E