Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Idiazabal

?

Sarrera 

Edozein giza jardueratan gertatu ohi da, banaka batzuk nabarmendu egiten direla edo, beharbada -gero, aurrerago- beste batzuk nabarmen agerrarazten dituztela. Baina, modu berean -bere jardunean ahalegin betean aritu arren- beste askoren izenak betiko ahaztuta geratu ohi dira. Garbi dago, gertatutakoak esplikatzeko garaian, lehenen ekinbidea bezala dela beharrezkoa besteena ere gogoan izatea.
Hala eta guztiz, liburuetan hala jasota dagoenez, egindakoengatik Idiazabaldik kanpora ere esanahiren bat izan edo nolabaiteko paperen bat jokatu izan duten pertsonak bildu egin dira. Ez du esan nahi horrek, besteak baino gehiagokotzat jo behar ditugunik eta, areago, komeni da gogoan izatea, beste askoren lanik gabe, berek ere ez zutela horrelakorik egingo.
Beraz, esan ohi denez, atal honetan, “dauden guztiak, izan, izan dira; baina, egon, ez daude izan diren guztiak”.

| Plaza Nagusia, 3 - (20213). Telefonoa:943 187100, Faxa:943 187143 | Idiazabalgo Udala. IFK P2004800E