Idiazabalgo mugapeko lurren zatirik handiena hartzen du, hegoaldean batez ere. Mendialde honetan, giza jarduna askoz mugatu eta bakanagoa da.
Beraren barnean, hiru eratako habitatak dauzkagu:
• Berez etorritako zuhaitzez osatutako basoak (pagadiak, batez ere). Aipagarria da Aitsu eta Izozkoa aldeko pagadia, Ataun mugan.
• Koniferoen sail handiak (Pinus radiata edo insignis-a, bereziki), baserritarrek eta udalak mendi aldean zituzten belardiak abandonatu eta gero, haien lekuan sartuak, gehienbat; azken 60 urte honetan nabarmen ugaritu dira.
• Goialdeetako larre tokiak. Berezko landarediaren ordez, aspaldiko mendeetan ganaduarentzat jarri diren herri lurrak dira ia guztiak; Irumugaeta, Atxurbide eta Etxegarate aldean daude.