Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Idiazabal

?

Baserri aldea 

Aspaldidaniko baserrien inguruan dago gakotua, Idiazabalgo lur eremuaren zati nahikoa zabala osatuz. Baserri gehienak 400 metroz behetik daude.
Azken 50 urteotan aldaketa handi samarrak gertatu dira alde honetan; ondoko prozesuok nabarmenduko genituzke:
• Goialdeetan, kaletik urruti samar dauden baserri asko hutsik geratu dira.
• Ibarrean zeuden baserri batzuk galdu egin dira, herrigunearen hazkundeak edota industrigune, azpiegitura eta zerbitzu berriek irentsi dituztelako. Edozein giza jardunetarako lurrik egokienak dira.
• Zutik geratu diren baserri askotan, berriz, galdu egin da edo galtzen ari da lehen sektoreko jarduna eta ez dira produkzio gune, bizileku huts baino.
• Baserri zaharren artean, azken 20 urteotan batez ere, etxe berriak egin dira (txalet itxurakoak asko).
Baserri alde honetan –beste eskualde batzuetan ere gertatu denez- habitat sakabanatua itxuratu da. Urtsuarangoa kentzen bada, ez da nortasun oso-osoa duen auzorik sortu.
• Urtsuaran
Etxegarateko gainerantz abiatuz, Idiazabalgo plazatik 5 bat kilometrora dago, Urtsuaran errekaren ibilguaren erdi aldera, ibar txiki baten inguruan. Auzoa Idiazabal eta Segurarenak izandako partzoneri lurretan sortua da, baina XIX. mendean Seguraren administrazio bakarraren pean geratu zen. XX. mendearen erdi aldera, berriz, bertako bizilagunek hala eskatuta, Idiazabalen sartu zen. 15-20 etxez dago osatua, baina, 1960. urte ingurutik, asko hustu egin dira. Bere eliza du (Santa Engraziarena) eta, bere garaian, baita beste zerbitzu batzuk ere (eskola, taberna...).
Urtsuarango baserri gehienen itxura, aspaldikoa da; ez dute aldaketa nabarmenik izan azken urteotan. Olea da aipagarriena. Garai batean egondako burdinolaren aztarnak agerian daude oraindik.
Gainerakoan, esan bezala, Idiazabalgo baserri aldean ez da gune nabarmenik sortu, baina, nolanahi ere, badira herri egituran kontuan izan beharreko auzo edo alde batzuk:
• Ergoena
Izenak berak erakusten digu auzo honen izaera. Basoarekin bat egiten du hemen baserriak. Urrutien zeudenetako asko hutsik daude –eta erorita ere, batzuk.
• San Ignazio
Etxe multzo polita dago ermita honen ingurumarian, Oriaren ibar zabalean (herriko ordekarik handiena da bera). Ezin uka, “beheko barrioa” izan ohi den honek aspaldikoa duela izate berezia, Segura zaharreko bidean pasaleku.
Seguratik gertu, aipatzekoa da “San Blas” oilategi handia ere.
• Santamariekerea
Herriko ekialde guztia biltzen du auzo honek; Olaberriko mugatik ibarrera dago zabalduta. Ikusmira ederra eskaintzen du, alde batean Aizkorri dela eta bestean Aralar. Gurutzetako Andre Mariaren ermita izango zen auzo honetakoen bilgune nagusia; berarekin batera, Eztenagako Santa Isabelena eta –garai bateko- Arizkorretako San Andresena ere aipagarriak dira.
Bestalde, “Gorrotxategi” oilategi handia ere Gurutzeta ondoan dago.
• Mendi Gorria
Gorridi eta Akutaingo gainera hau dugu herriko beste paraje ederrenetako bat. Ibiltarientzat oso aproposa. San Estebanen ermita izan bide zen, garai batean, auzo honen erdigunea.


| Plaza Nagusia, 3 - (20213). Telefonoa:943 187100, Faxa:943 187143 | Idiazabalgo Udala. IFK P2004800E